Lege oharra

Lege-ohar honek (hemendik aurrera, “Lege-oharra”) https://www.euskadipkuotm.org izeneko Interneteko atariko zerbitzuaren erabilera arautzen du (hemendik aurrera, “Web”-a). Atari hori Euskadi PKU-OTM sozietatearena da (hemendik aurrera, ENPRESA), sozietatearen helbidea Labur 1 bajo 48510 Trapagaran da.

Legeria
Oro har, Euskadi PKU-OTM eta web-ean dauden zerbitzu telematikoen erabiltzaileen arteko harremanak Espainiako legeriaren eta jurisdikzioaren mende daude.

Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak informazioa jasotzen du, eta onartzen du web honetan sartzeak ez duela inola ere esan nahi Enpresarekin merkataritzako harremanen bat hasi duenik. Web-aren titularrak ez du ezinbestez bat egin behar web-eko lankideek bertan ematen dituzten iritziekin. Enpresak beretzat gordetzen du web-ean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea, aurrez oharrik eman behar izan gabe; hala, bada, web-aren bidez eskaintzen diren edukiak edo zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu, bai eta eduki edo zerbitzu horiek zerbitzarietan kokatzeko edo aurkezteko modua ere.
Jabetza intelektuala eta industriala
Web orrien edukiaren jabetza intelektualaren eskubideak nahiz haren diseinu grafikoa eta kodeak Euskadi PKU-OTMren titulartasunekoak dira; eta, beraz, galarazita dago kopiak egitea, banatzea, jendaurrean jakinaraztea, eraldatzea edota web orrien edukiekin bestelako jardueraren bat egitea, ez eta haren iturriak aipatuta ere, aurrez Euskadi PKU-OTMren onarpen idatzia izan gabe. Enpresaren web orrietan jasota dauden merkataritzako izenak, markak eta edozein motatako ikurrak haien jabeenak dira, eta legeak babesten ditu.

Loturak (link-ak)
Euskadi PKU-OTMren web orrietan agertzen diren loturen helburua informazioa ematea baino ez da; beraz, ez dira inola ere iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa horietara jotzeko.

PRIBATUTASUNA
Datuen babesa eta konfidentzialtasuna

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezartzen dituen helburuetarako, Euskadi PKU-OTM sozietateak (hemendik aurrera, ENPRESA) aditzera ematen dio erabiltzaileari bere izaera pertsonaleko datuen fitxategi automatizatu bat dagoela, fitxategi hori Euskadi PKU-OTMk sortu duela, haren gaineko erantzukizuna hartuta, erabiltzailearekiko harremana izateko eta kudeatzeko, eta, orobat, zerbitzuari eta dagozkion jarduerei buruzko informazioa eta prestakuntza emateko eta merkaturatzeko. Baldintza orokor hauek onartzen dituen unean bertan, Euskadi PKU-OTMk erabiltzaileari eskatuko dio datu zehatz batzuk eman ditzan, horiek ezinbestekoak baitira zerbitzuak egin ahal izateko.

Fitxategien eta formularioen erregistroa
Erregistroaren formularioa betetzea nahitaezko baldintza da web-ean eskaintzen diren zerbitzu guztiak jaso eta horietaz gozatu ahal izateko. Hala ere, informazioko buletinak jasotzeko, zure posta helbidea eman beharko duzu; eta, era berean, erregistropean dauden zenbait zerbitzu izateko, Euskadi PKU-OTMn erregistratuta dagoen erabiltzaile gisa eman beharko duzu izena. Eskatzen diren datu pertsonalak eman ezean edo datuak babesteko politika hau onartu ezean, ezin izango zara erregistratu eta ezin izango duzu izena eman edo parte hartu izaera pertsonaleko datuak eskatzen dituzten sustapenetan. Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraiki, aditzera ematen dizugu zu erabiltzaile gisa erregistratzean eskuratzen ditugun datu pertsonalak Euskadi PKU-OTMren titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla (helbidea hauxe: Labur 1 bajo 48510 Trapagaran ), betiere, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak ezarri dituen segurtasuneko neurriak bete ondoren.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erregistratutako erabiltzailea edo informazioko buletinen harpideduna izango da sartutako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta, beraz, Euskadi PKU-OTM berariaz geratuko da salbuetsita horri buruz egon litezkeen erantzukizun guztietatik. Nolanahi ere, erabiltzaileek behar bezala bermatuko dute emandako datu pertsonalak zehatzak direla, egiazkoak direla eta indarrean daudela, horren gaineko erantzukizuna hartuko dute, eta hitz emango dute ondo eguneratuta izango dituztela. Erregistratuta dagoen edo harpideduna den erabiltzaileak onartu behar du informazio osoa eta zuzena emango duela erregistratzeko edo izena emateko formularioan. Euskadi PKU-OTMk ez du erantzukizunik izango berak egindakoak ez diren edota beste iturri batekoak direla adierazita duten informazioen egiazkotasunaren gainean, eta, hortaz, ez du inolako erantzukizunik hartuko informazio hori erabiltzeak eragin litzakeen kalteen gainean. Euskadi PKU-OTMk bere esku gordetzen du bere web orrietan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta, halaber, informazio horretarako sarbidea mugatu edo debekatu ahal izango du. Euskadi PKU-OTMk ez du inolako erantzukizunik izango, berak emandako informazioan izandako akatsen, okerren edo hutsuneen ondorioz, erabiltzaileak har litzakeen kalte-galeren gainean, betiere, akats edo hutsune horiek Euskadi PKU-OTMrekin zerikusirik ez duten iturrietatik hartu baldin badira.

Cookie-ak
Zerbitzua arinago egite aldera, Euskadi PKU-OTMk cookie-ak erabiliko ditu, eta, era horretan, zerbitzua hobea izango da eta neurrira egokituago egongo da. Cookie hori www.euskadipkuotm.org helbidean nabigatzen hastean instalatuko da. Erabiltzaileak ez badu nahi cookie-a bere disko gogorrean instalatu, era egokian konfiguratu beharko du bere nabigatzailea, cookie-ak ez jasotzeko moduan. Horretarako, nabigatzaileak gomendatzen duen prozedurari jarraituko dio, edo, bestela, zuzenean ezabatuko du cookie-a ordenagailutik. Horrela jokatuz gero, litekeena da Euskadi PKU-OTMk eskaintzen dituen zerbitzuen funtzionamenduaren arintasunak eta kalitateak behera egitea. Disko gogorrean cookie-ak instalatzea saihesten duen aukera aktibatu ez baduzu, disko gogorra esploratu ahal izango duzu, sistema eragilearen argibideen eskuliburuari jarraituz, eta, horrela, cookie-ak zein zerbitzaritatik bidaltzen diren jakin ahal izango duzu. Euskadi PKU-OTMk zure ohiko nabigazioko bidea gordeko du; era horretan, ahalik eta gehien egokitu ahal izango ditugu gure zerbitzuak zure lehentasunen arabera. Erabiltzaileak berariaz onartuko du Euskadi PKU-OTMk cookie-ak erabil ditzan, eta, beraz, Euskadi PKU-OTMk ez dio onarpena eskatu beharko haren webgunean sartzen den bakoitzean. Bidaltzen dizkizugun cookie-ak zure ordenagailuan biltegiratuko dira, erabiltzailea@www.ENPRESA hasiera duen izen batez. Datuak biltzeko prozedura automatikoak igortzen edo aktibatzen dituzten zerbitzarien izenak www.euskadipkuotm-org domeinuan daude.

Helburuak
Euskadi PKU-OTMren zereginak honako hauek dira: telekomunikazioen, informazioaren eta komunikazioaren arloan zerbitzuak eta jarduerak egitea (batez ere, Internet-ekin eta bestelako sareekin zerikusia duten jarduerak, norberaren edo beste batzuen edukietarako sarbidea izateko, eta eduki horiek ekoizteko, banatzeko eta/edo erakusteko jarduerak, eta, era berean, atariko eta merkataritza elektronikoko jarduerak barne hartuta).

Adingabekoak
Gure zerbitzu batzuk adingabekoei bereziki zuzenduta baldin badaude, Euskadi PKU-OTMk onespena eskatuko die gurasoei edo tutoreei, datu pertsonalak jasotzeko eta, hala behar denean, datuen tratamendu automatizatuari ekiteko.

Hirugarren batzuei datuak lagatzea
Euskadi PKU-OTMk ez die erabiltzaileen daturik lagako hirugarren batzuei.

Sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatzea
Jakinarazpenak igorri ahal izango dituzu, eta sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu Internet-eko pkuotm@telefonica.net helbidean, edo posta arruntaren bidez, helbide honetara bidalita: Euskadi PKU-OTM, Erref. Datuak Babesteko Lege Organikoa, Labur 1 bajo 48510 Trapagaran. Eskubide horiek baliatzeko, eta Datuak Babesteko Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betez, ezinbestekoa da zure nortasuna Euskadi PKU-OTM ren aurrean egiazta dezazun, eta, horretarako, Nortasun Nazionalaren Agiriaren edo Zuzenbidearen arabera balioa duen bestelako agiri baten fotokopia bidali beharko duzu. Hala ere, webgunean bertan aldatu edo zuzendu ahal izango dituzu zure erregistroko datuak, betiere, aurrez erabiltzailea eta pasa-hitza jarriz nor zaren adierazten baduzu.

Segurtasuneko neurriak
Euskadi PKU-OTMk legeak eskatzen dituen datu pertsonalak babesteko segurtasun-mailak ezarri ditu, eta ahaleginak egiten ditu eskura dituen beste neurri eta baliabide tekniko gehigarriak jartzeko, hartara, Euskadi PKU-OTMri emandako datu pertsonalak inola ere galdu ez daitezen, gaizki erabili edo lapurtu ez ditzaten, edota baimenik gabe haietara inor sar ez dadin. Euskadi PKU-OTMk ez du erantzukizunik izango esku-hartzeak, hutsuneak, etenak, birus informatikoak, matxura telefonikoak edo sistema elektroniko honen funtzionamendu eragilean deskonexioak direla-eta, kalte-galerak sorrarazten badira, betiere, horiek linea telefonikoetan izandako akatsen edo gainkargen ondorio edota Datuak Prozesatzeko Zentroan izandako gainkargen ondorio badira. Orobat, ez du erantzukizunik izango, Euskadi PKU-OTMren kontroletik kanpo, hirugarren batzuek legez kanpoko esku-hartzeak eginez kalteak sorrarazten badituzte. Hala ere, erabiltzaileak argi jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak.

Onartzea eta onespena ematea
Erabiltzaileak aditzera ematen du datu pertsonalak babesteko baldintzei buruzko argibideak jaso dituela, onartzen dituela, eta onespena ematen duela Euskadi PKU-OTM haien tratamendu automatizatuari ekin diezaion, betiere, Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan finkatutako eran eta bertan jasota dauden helburuak lortzeko. Atarian egiten diren zerbitzu batzuek baldintza partikularrak izan ditzakete, datu pertsonalak babesteko aurreikuspen bereziekin.

Asociación PKU-OTM de Euskadi
Labur 1 bajo
48510 Trapagaran (Bizkaia)
Tel.: +34 944 80 32 41
Móvil: +34 636 92 20 80
Fax: +34 944 60 15 52
Email: pkuotm@telefonica.net

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.